Errementaritza-zerbitzuen sorta zabala eskaintzen dugu, eta horien artean azpimarratzekoak dira eraikuntzarako, industriarako eta obra zibilerako produktuen fabrikazioarekin zerikusia dutenak. Dena den, errementaritza artistikoaren eta itsas errementaritzaren arloko hainbat lan ere egiten ditugu.
Berdin-berdin lantzen ditugu burdina, altzairua, altzairu herdoilgaitza, Corten altzairua eta aluminioa. Horretarako, gure instalazioak ezin hobeki egokituta daude, eta profesionalek esperientzia handia eta metalaren sektorean ezagutza zabala dituzte.
Gure lan guztiak oso kalitate oneko produktuekin eta materialekin egiten dira. Horregatik, bezeroen esku gure produktu guztien kalitateari buruzko ziurtagiriak jartzen ditugu.
Material motaren arabera eta bezeroaren beharrei jarraikiz, akabera desberdinak eskaini ditzakegu. Pintura eta bernizetatik hasita, akabera distiratsu, satinatu, esmerilatu, marradun, metalizatu, galvanizatu, eta abarrera arte.
Bezeroak eskatzen duenaren arabera, gure produktuak behar bezalako bilgarriekin eta/edo bertan muntatuta entregatu daitezke.
Metalezko egiturak
Barandak eta eskudelak
Metalezko ateak eta atetzarrak
Metalezko hesiak, burdin sareak eta metalezko itxiturak
Metalezko eskulturak
Hormak metalez estaltzea
Metalezko eskailerak
Metalezko tximiniak
Hiriko altzariak eta elementuak
Etxebizitzan metalezko bereizleak
Argi-zuloak
Errementaritzako beste elementu batzuk