Txingurawww.txingura.com
Altzairu herdoilgaitzeko elementuak sortzen errementaritza espezializatua garen neurrian, itsas sektorerako material herdoilgaitzean zenbait produktu garatzen ditugu.

Altzairu herdoilgaitza asko erabiltzen da itsas sektorean, harikortasuna eta itsasoaren gisako giro gogorrean korrosioarekiko/oxidazioarekiko erresistentzia dela bide. 

Altzairu herdoilgaitzaren “izenpean” aleazio ugari daude. Itsasoaren eremurako egokienak altzairu austenitikoak dira. Altzairu horiek altzairu herdoilgaitzeko beste alegazio batzuekin alderatuta, karbonoaren konposizio gutxiago dute.

Itsasoko giroetan (itsasontzietan edo itsasotik gertu dauden azpiegituretan) altzairu herdoilgaitzeko aleaziorik erabiliena AISI 316 izenekoa da.

Oso garrantzitsua da itsas erabilerarako elementu guztiak altzairu herdoilgaitzez fabrikatzeaz gain, soldadurak eta finkatze-elementuak kalitate berekoak izatea.