Txingurawww.txingura.com
1997az gero metalaren munduan dihardugu, eta gure espezialitatea errementaritza da.

Gipuzkoako errementaritza-enpresa gara, eta eraikuntza, obra zibil eta industriarako errementaritzako produktuak fabrikatzen espezializatuta gaude. Horrez gain, altzairu herdoilgaitzean eta Corten altzairuan zenbait elementu egiten ditugu.

Behar pribatu txikietatik abiatuta herri-lan handietara arteko lanei aurre egiteko gaitasuna eta esperientzia ditugu. Hala ikus daiteke gure erreferentziak eta bezeroak kontuan hartzen badituzue.

Gure profesionalen taldeak hainbat arlotan prestakuntza eta gaitasun tekniko handiak ditu, beraz, gure bezeroen beharrei berme osoz erantzun diezaiekegu, industriak, eraikuntza-konpainiak, sustatzaileak, arkitektoak edo partikularrak izatearen kalterik gabe.

Gure lan-prozesuaren barruan sartzen dira metalezko produktu eta egitura mota guztiak diseinatu, fabrikatu eta muntatzea, bai burdinazkoak, bai altzairu herdoilgaitzekoak, bai eta Corten altzairukoak ere.

Harro gaude esan dezakegulako gure bezeroen konfiantza eta ibilbidea direla bide errementaritzaren sektorean erreferentzia garela.

Hona hemen gugan konfiantza jarri duten zenbait bezero: