1.100 m2-tik gorako instalazioak ditugu, eta gure jarduera berme osoz garatzeko ezin hobeki egokituta daude.
Gainera, bulego tekniko propioa dugu, eta horri esker, zerbitzu eta produktu osoagoak eskaintzen ditugu, produktu edo zerbitzu horien diseinutik eta kontzeptutik abiatuta.
Tailerra bi eremutan banatuta dago: burdinaren tailerra eta herdoilgaitzaren tailerra. Tailer bakoitzak biltegi eta sarbide propioa du, bai eta erreminta independenteak ere.
Banaketa dela eta, altzairu herdoilgaitzean fabrikatzen ditugun produktu guztiak burdina-partikulez ez daudela kutsatuta bermatu dezakegu. Gainera, gure instalazioetan biltegiratutako material guztia ezin hobeki babestuta dago.